Sinn Feinek bosgarren ordezkaria lortu du Irlandako Parlamentuan

Irlandan heldu den urtean egingo diren presidentetzarako bozetara aurkeztuko da Gerry Adams

Erredakzioa
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Irlandako Parlamentuan beste ordezkari bat izango du aurrerantzean Sinn Feinek. Donegall konderrian herenegun egin ziren bozak irabazi ditu Pearse Doherty errepublikanoak. Fianna Faileko Pat Gallagher diputatuak iaz utzi zuen eserlekua eurodiputatu izateko, eta konderria urte eta erdiz egon da parlamentaririk gabe. Donegall gaelikoa gehien hitz egiten den konderria da, baita gaelikoko ikastola gehien duena ere.

Gerry Adamsek Irlandako presidentetzarako bozetara aurkeztuko dela iragarri du berriki. Krisi ekonomikoa dela eta, litekeena da maiatzean egitekoak diren bozak aurreratzea. Abenduaren 7an aurrekontuak onartzea zaildu egin zaio Fianna Faili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.