Europako bozez gain, udal hauteskundeak ere egin zituzten ostiralean Irlandan. Fine Gael alderdi kontserbadoreak eta Alderdi Laboristak osatzen dute Irlandako Gobernua, eta biek egin dute behera; Sinn Feinek, ordea, hazkunde historikoa izan du. Europako hauteskundeetako emaitzak motel doaz, eta Irlandari dagozkion 11 europarlamentarietatik bakarra hautatu dute oraingoz: Sinn Feineko Lynn Boylan. Aurreikuspenen arabera, hiru diputatu lor ditzake guztira Gerry Adamsen alderdiak, botoen %17 eskuratuta.
Lynn Boylan Ireland's 1st MEP elected pic.twitter.com/NuzoXycF8R
— Sinn Féin (@sinnfeinireland) May 25, 2014
949 hautetsitatik 783 aukeratuta, Fianna Failek 214 ordezkari eskuratu ditu. Fine Gael da bigarren indarra bai hautetsi kopuruan eta baita boto kopuruan ere (184 ordezkari), eta Sinn Fein da hirugarren indarra, 142 lortuta. Gerry Adams buru duen alderdiak, ordea, 59 hautetsi zituen orain arte, 166 ordezkari banatzeko falta direla.
Ipar Irlandan, berriz, DUP Alderdi Demokratiko Unionistak lortu du ordezkari gehien, 462 zinegotzitatik 130 eskuratuta. Sinn Fein da bigarren indarra iparraldean, 105 ordezkari erdietsita. Boto kopuruan, ordea, Sinn Fein izan da lehen alderdia, %24,1 boto lortuta.
Europako Parlamentuko emaitzak 2009an: