DUP muturreko alderdi unionistak beste sei asteko epea eskatu dio Erresuma Batuari Sinn Fein errepublikanoarekin gobernua eratuko duen edo ez erabakitzeko. DUP eta Sinn Fein izan ziren Irlanda iparraldeko bozetan alderdirik bozkatuenak -DUP nagusitu zen eta Sinn Fein izan zen bigarren-, eta bi alderdi nagusiei dagokie gobernua eratzea. Gobernua eratuz gero 2002tik etenda dagoen autonomia berreskuratuko luke Irlanda iparraldeak. Akordiorik ezean, autonomia aukera etenda geratuko litzateke, eta Erresuma Batuak administratuko luke Irlanda iparraldea Irlandako Errepublikako Gobernuaren laguntzarekin.
Astelehenean, hilaren 26an, amaitzen da DUPek eta Sinn Feinek akordioa lortzeko epea, baina beste sei asteko luzapena eskatzea erabaki du Ian Paisley gidatzen duen alderdi unionistaren batzarrak.
Irlanda
Sinn Feinekin gobernua eratuko duen edo ez erabakitzeko epea luzatzeko eskatu du DUPek
Beste sei aste eskatu dizkio Londresi. Astelehenean amaitzen da Irlanda iparraldean gobernua eratu eta autonomia berrezartzeko Erresuma Batuak emandako epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu