Ekialde Hurbila

Siria erasotzen segitzeko prest dagoela berretsi du Israelek

Israelgo Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, "Siriak igandeko bonbardaketak adierazi nahi zuen abisua ulertu nahi ez badu", berriro ere erasoak egingo dituzte herrialde horren kontra. Siriak talde armatu palestinarrei —batik bat, Jihad Islamikoari— babesa ematen diola berretsi du Israelek, eta hori amaitu ezean, zilegitasun osoa duela Damaskoren aurka jotzeko.

2003ko urriaren 7a
10:34
Entzun
Israelgo irrati publikoak Ariel Sharonen Gobernuko iturriak aipatuz eman duen informazioaren arabera, prest daude berriro ere Siriari eraso egiteko. Igandeko bonbardaketa "abisua" izan zela diote iturri horiek, hau da, ustez Damaskoko Gobernuak talde armatu palestinarrei ematen dien babesaren aurkako neurria. Babes hori amait ezean, Siriaren aurkako eraso gehiago aurreikusten dituze Israelgo Gobernuak eta Armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.