Estatu Islamikoaren erasoaldia

Siria iparraldeko hamar gune bonbardatu dituzte AEBek

Pentagonoak ohartarazi du "luze" joko duela erasoaldiak. Dagoeneko 120tik gora dira hildakoak, tartean zortzi zibil.

Turkiako soldaduak Siriako mugatik gertu. ULAS YUNUS TOSUN / EFE
2014ko irailaren 24a
07:40
Entzun

Siria iparraldeko hiri eta herriak bonbardatzen jarraitzen dute AEBek eta haren aliatuek. Gaur bertan, hamar gune bonbardatu dituzte Deir al-Zur probintzian, Irakeko mugatik gertu. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldu duenez, Estatu Islamikoko miliziek debekatu egin diete herritarrei kalera irtetea, eta hildako eta zaurituak Irakera eramaten ari dira.

Goizaldean, berriz, Turkiako hegazkinek Siriaren menpeko Kurdistan bonbardatu dute. Hain zuzen ere, Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Estatu Islamikoaren aurka egingo duela iragarri duen egun berean etorri da erasoaldia. New Yorken egindako adierazpenetan AEBen erasoaldia txalotu eta "neurri politiko eta militarrak" hartuko dituztela iragarri du Erdoganek.

Washingtonek, berriz, ohartarazi du erasoaldiak "hainbat urte" iraun dezakeela. "Estatu Islamikoa oso arriskutsua da, eta hura desegiteko egunak eta hilabetak baino gehiago beharko ditugu. Ahalegin handia egin beharko dugu. Urteetaz ari gara hitz egiten", nabarmendu du John Kirbyk, Pentagonoko bozeramaileak. Barack Obama AEBetako presidenteak bat egiteko deia egin die herrialde guztiei, Estatu Islamikoaren "heriotzaren sarea" desegiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.