Protestak herrialde arabiarretan

Siria Nazioarteko Zigor Auzitegian salatzea nahi du NBEk

Erredakzioa
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Siria Nazioarteko Zigor Auzitegian salatzea gomendatu du NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak, gizateriaren aurkako krimenak eta giza eskubideen bertzelako urratze batzuk egin dituelakoan. NBEren arabera, matxinada hasi zenetik 2.700 lagun hil dituzte Sirian.

Siriaren NBEko ordezkari Faisal Jabbaz Hamuik, baina, egotzitakoa errefusatu du, eta zibilen hilketen erantzuleak «talde armatuak» izan direla erran du. Azken hildakoen berri atzo eman zuen Siriako oposizioak; guztira, bederatzi lagun herrialde osoan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.