Siriak adingabeak atxilotu eta torturatu dituela salatu du Human Rights Watchek

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
«Siriako segurtasun indarrek adingabeak hil, atxilotu eta torturatu dituzte euren etxeetan, ikastetxeetan zein kalean», azaldu du Lois Whitman HRW Human Rights Watcheko adingabeen eskubideen gaietarako zuzendariak. Ehundik gora adingabe eta nagusi elkarrizketatu ditu elkarteak, eta eurek eman diote sarraskien berri.

Alaa gaztearen istorioa da adibideetako bat. Hamasei urteko homsdarra zortzi hilabetez eduki zuten preso, iazko maiatzetik iragan urtarrilera arte. «Ezkerreko eskuan eskuburdina bat jarri, eta sabaitik zintzilik jarri ninduten. Zazpi ordu egin nituen horrela, lurretik bi zentimetrora. Hanka puntetan egon behar izan nuen». Gurasoek 436 dolar ordaindu ostean askatu zuten Alaa. Kartzelan zegoela 150etik gora adingabe ikusi zituela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.