mundua

Siriak hogei zibil hil ditu, indarkeria eteteko konpromisoa hartu arren

2011ko azaroaren 3a
17:37
Entzun

Bashar al Assad Siriako presidentearen erregimenak gaur gutxienez hogei zibil hil ditu Homs hirian, tiroz, indarkeria eteteko konpromisoa hartu duen arren.

Atzo Siriak onartu egin zuen Arabiar Ligak proposatutako bideorria, honek jakinarazi zuenez, eta, ondorioz, erregimenaren aurka atxilotutako guztiak askatu egingo ditu, eta indarkeria ez duela erabiliko hitz eman zuen. Nazioarteko behatzaileek eta kazetariek Sirian sartzerik izango dute.

Kairon bilera egin zuten atzo Siriak eta Arabiar Ligak, honen egoitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.