“Itxaropen faltsuak ez hedatzeko aholkua eman nahi dut”, nabarmendu zuen Olmertek =Ikatiusha=I koheteek suntsitutako lurrak ikustera egindako bisitan. Siriak “terrorismoa” babesteari utzi eta “talde terroristei misilak ematen” ez badizkio, “pozik negoziatuko dugu Siriarekin”, adierazi du Olmertek.
Simon Peres Israelgo lehen ministroakesan du ez dela Golango gainen eremuaren gaia jorratzeko momentua. Izan ere,Israelek “Libanorekin eta palestinarrekin dituen arazoei aurre egiten behar die, eta ez dira guztia egiteko gai”, gaineratu du Peresek. Israelgo Segurtasun Publikorako ministro Avi Dicheter, ostera, Siriari Golango gainak «benetako bakearen truke» itzultzearen alde agertu da gaur irrati batek egin dion elkarrizketan.
Bestalde, Siria eta Israelen arteko negoziazioetaz arduratuko den arduradun berria izendatu du Israelgo Barne ministro Tzipi Livnik, orain arte Ministerioko Zerbitzu Diplomatikoetako burua izan den Yaakov Dayan.
Ekialde Hurbila
Siriak indarkeria gaitzetsi arte, ez duela Golango gainen inguruan negoziatuko esan du Israelek
Golango gainak Siriari itzultzeko prest ez dagoela adierazi du Israelgo lehen ministro Ehud Olmertek. Israelgo Segurtasun Kabineteko kide batek Israelek eta Siriak Golango gainen ingurua bakearen truke negoziatuko zutela esan ondoren egin ditu adierazpen hauek Olmertek. 1967an Sei Eguneko Gerran inbaditu eta okupatu zituen Israelek Siriako hego-mendebaldeko Golango gainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu