Siriak Merkataritza Askeko Ituna hautsi du Turkiarekin, zigor ekonomikoei erantzunez

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Turkiak Siriaren aurka zigor ekonomikoak onartu eta egun gutxira iritsi da Damaskoren erantzuna: bi herrialdeen arteko Merkataritza Askeko Ituna hautsi du. Era berean, Siriako Atzerri Ministerioak iragarri du Ankarak iragarritako neurriak konpentsatzeko neurriak aztertzen ari dela.

Turkiako Gobernuak bertan behera utzi ditu antzinako aliatuarekin zituen finantza eta mailegu akordio guztiak. Horrez gain, armak gehiago ez bidaltzea erabaki du, eta Siriako Banku Zentralarekin harremanak haustea, «herriak babesten duen gobernu demokratiko bat» ezarri artean. Arabiar Ligak eta mendebaldeko hainbat herrialdek ere zigorrak onartu dituzte Damaskoren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.