Kofi Annan NBEren eta Arabiar Ligaren Siriarako ordezkari berezia baikor agertu zen iragan igandean Moskun. Akordioa «laster» iritsiko dela esan zuen, eta lehen pausoa Baxar al-Assaden gobernuak emango duela. Atzo etorri zen pauso hori: Damaskok «erantzun ofiziala» eman zion Annanen sei puntuko planari. NBEko ordezkariak laster aztertuko du hori, baina ez du argitu zein den Al-Assaden erantzunaren edukia.
Borrokak etetea, gobernuaren kontrako protestetan atxilotutakoak askatzea eta giza laguntza bidaltzea proposatu du Annanek planean. Errusian egon ostean, Pekinen izango da gaur Annan, Txinako Gobernuaren babesa jasotzeko ahaleginean. Hain zuzen,Txinak eta Errusiak bota dituzte atzera Siria gaitzesteko ebazpenak NBEko Segurtasun Kontseiluan.
Damaskoko parlamentuak, bitartean, maiatzaren 7ko hauteskundeak atzeratzeko eskatu dio Al-Assadi. Aurretik erreformak sendotzea ezinbestekoa dela uste du legebiltzarrak.
Oposizioak, berriz, zatituta jarraitzen du. SNC Istanbulen bildu da Al-Assadi nola aurre egin erabakitzeko; NCC, berriz, Akordio Nazionalaren Konferentzia prestatzen hasi da, Sirian bertan egiteko. Bestetik, armadak, atzo, Erresuma Batuko bi kazetari hil zituen, tiroz, Idliben.
Siriak «modu formalean» erantzun dio Kofi Annanen sei puntuko planari
Damaskoko parlamentuak bozak atzeratzeko eskatu dio Baxar al-Assad presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu