Walid al-Muallem Siriako Atzerri ministroak baieztatu du Siriak "ongietorria" eman diola Txinako Gobernuak proposatutako planari. Plan horretan, bi aldeei indarkeria gelditzeko eskatzen dio Pekinek, eta baldintzarik gabeko negoziazioak hasteko.
Ministeriotik ohar bat argitaratu dute horren aurretik, Siriak Txinaren proposamenari "positiboki" erantzungo diola esanez. NBEren laguntza humanitarioa eta Kofi Annan ordezkariaren lana "erraztuko" duela gaineratu du Atzerri ministerioak.
Valerie Amos Nazio Batuetako kidea Siriako Atzerri ministroarekin bildu da Damaskon, eta Homsera abiatu da ondoren.