Rial al-Assad Siriako Armada Libreko komandanteak Siriako Gobernuaren indarren aurkako erasoak gelditzeko agindua eman die bere soldaduei, Arabiar Ligak bidalitako nazioarteko begiraleak herrialdera iritsi direlako.
Nazioarteko behatzaileak herrialdean diren bitartean erasorik ez dutela egingo hitzeman dute, eta bitarte horretan armak defendatzeko soilik erabiliko dituztela. Izan ere, Arabiar Ligako ordezkariekin bildu nahi du Siriako Armada Libreak herrialdean jasaten ari diren errepresioaren berri eman ahal izateko. Behatzaileekin behin eta berriz harremanetan jartzen saiatu dira eta bilera bat egiteko eskatu dute, baina oraingoz ez dute erantzunik jaso. Damaskok behatzaileei eskolta ematen diela salatu du, bestalde.
Siriako Armada Libreak gobernuaren aurkako erasoak eten ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu