Sana Siriako albiste agentzia ofizialak jakinarazi du armadak, gobernuaren aldeko zenbait miliziaren laguntzarekin, lortu duela hesitzea haustea. EIk kontrolatutako esparru horretan Siriako armadaren base bat dago, eta, gainera, 93.000 bat zibil bizi dira bertan.
Pasa den larunbatean hasi ziren armada eta paramilitarrak jihadistekin borrokan, eta lortu dute basearekin komunikatzea, korridore batzuk zabalduz. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, eremu horretako zibilek NBE Nazio Batuen Erakundeko hegazkinek airez botatako laguntzari esker biziraun ahal izan dute.
Deir ez-Zor probintzia da EIk Sirian kontrolpean daukan lurralde handiena.