Libano

Siriako Barne ministroaren arabera, gaur hasiko dira tropak Libanotik ateratzen

Siriako presidente Bachar el Assad eta Libanoko presidente Emile Lahoud bilduta daude, Siriako tropak Libanotik ateratzeari buruz negoziatzen. Siriako Barne ministro Abdul Rahim Muradek atzo esan zuenez, gaur hasiko dira tropak erretiratzen, bi presidenteen arteko bilera amaitutakoan.

2005eko martxoaren 7a
16:24
Entzun
Siriako presidenteak esan zuen bi fasetan aterako zituztela tropak Libanotik. Hala ere, ez zuen zehaztu erabat erretiratuko diren, edo muga inguruan geratuko diren.

Gaur ari dira erretiratze hori nola izango den zehazten, bi herrialde horietako presidenteak. Siriako Barne ministroaren arabera, bilera bukatzen denean hasiko dira tropak alde egiten, eta hiru egun inguru beharko dituztela aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.