Siriako desertoreek esan dute erasoaldi bat hasiko dutela

Manifestari zibilak babesten zituzten orain arte, eta erregimenaren «oinarrizko interesei» erasoko diete orain

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Siriako militar desertoreek estrategiaz aldatzea erabaki dute, eta hemendik aitzinera erregimenaren «oinarrizko interesen» aurka eraso eginen dutela jakinarazi dute. Orain arte Siriako Armada Librearen jardun armatua manifestari zibilen babesera mugatzen zela adierazi du Malik Kurdi koronelak, baina «herriaren defentsan garapen kualitatiboa» eginen dutela ohartarazi du.

Oposizioko Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, estatuko indarrek 24 lagun hil zituzten atzo herrialde osoan. Erakunde berak jakinarazi du martxotik, Baxar al-Assaden aurkako matxinada hasi zenetik, ia17.000 lagun atxilotu dituztela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.