Siria

Siriako gatazka amaitzeko bake elkarrizketak hasi dituzte Genevan

NBEren ordezkari bereziak ohartarazi du gerra dela elkarrizketen alternatiba bakarra.

Siriako gatzka amaitzea helburu duten elarrizketak hasi dituzte Genevan. SALVATORE DI NOLFI / EFE
2016ko martxoaren 14a
19:26
Entzun

Genevan hasi dira gaur Siriako gerra amaitzea helburu duten bake elkarrizketak. NBEren ordezkari berezi Staffan de Misturak nabarmendu du "trantsizioko politikak" bultzatzea dutela helburu bilerek, eta ohartarazi gerra dela horien alternatiba bakarra.

Ordea, negoziazioak hasteko unean Siriako Gobernua eta oposizioaren jarrerak oso urrun zeuden. Lehenak ez du entzun ere egin nahi Baxar Al-Assad boteretik kentzeko aukera eta bigarrenak ez du aurrera egin nahi hark dimisiorik ematen ez duen artean.

Joan den irailean Errusiak aire erasoak hasi zituztenetik lehen aldiz ekingo diete bake elkarrizketei. Horien helburua da otsailaren amaiera lortutako su-etena indartu eta luzatzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.