SIRIAko gerra

Siriako gatazkari irtenbide negoziatua bilatzeko batzarra hasi dute Vienan

John Kerry, Sergei Lavrov, Adel al Yobeir eta Feridun Sinirlioglu AEB, Errusia, Saudi Arabia eta Turkiako diplomazia buruak elkartu dira.

John Kerry AEBetako estatu idazkaria eta Sebastian Kurz Austriako Atzerri ministroa. DRAGAN TATIC / EFE
2015eko urriaren 30a
19:59
Entzun

Atzo egin zuten aurreneko bilera, baina gaur herrialde gehiagorekin batera egingo dutena izango da nagusia. Gaurkoa prestatzeko asmoz egin du aurrez batzarra lauko taldeak, AEBetako Estatu Idazkaritzako iturriek zabaldu dutenez.

Amerikako Estatu Batuak, Errusia, Saudi Arabia eta Turkiari beste hamahiru herrialde batuko zaizkie; horien artean, Iran, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Txina eta Oman, Nazio Batuen Erakundeko eta Europako Batasuneko ordezkariez aparte. Ez dira Vienan izango, ordea, Siriako gatazkan aurrez aurre borrokan ari diren bi aldeetako ordezkariak.

Hala ere, lehen aldia izango da nazioarteko hainbeste aktore mahai berean biltzen direna Siriako gatazka konponbidean jartzen saiatzeko. AEB, Saudi Arabia eta Turkiako gobernuek Siriako oposizioa babesten dute, eta Baxar al-Assad presidentea boteretik irtetea nahi dute; aukera hori baztertzen dute, ordea, Iranek eta Errusiak, Al-Assaden bi aliatu nagusiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.