siria

Siriako Gobernuak herrialde arabiarrei eta Mendebaldeari leporatu die bakerako plana zapuztu nahi dutela

"Irtenbide politikoa boikoteatu" nahi dutela salatu du Siriako Informazio ministroak. Oposizioak gaur esan du azken orduetan gutxienez 30 lagun hil dituztela gobernuko segurtasun indarrek.

2012ko apirilaren 23a
17:49
Entzun

Adnan Mahmud Siriako Informazio ministroak herrialde arabiarrei, Mendebaldeko herrialdeei eta "talde terroristei" leporatu die Kofi Annan Siriarako NBEren eta Arabiar Ligaren bitartekariaren plana zapuzten saiatzen ari direla. Sana berri agentziak zabaldu duenez, Saudi Arabia, Qatar, Turkia eta AEBak daude herrialde horien artean.

"Herrialde horiek eta talde terroristek plana zapuztu nahi dute, eta horrek erakusten du Siriako herritarrek pentsatutako edozein irtenbide politiko boikoteatzeko asmoa dutela", esan du.

Bereziki nabarmendu du Turkiako Gobernuak "helburu politikoak dituen egoera humanitario bat ustiatu nahi" duela. Horrez gain, Siriako herritarrei eskatu die "terroristei" aurre egiteko eta normaltasunera itzultzeko.

Tokiko koordinazio batzordeek gaur salatu dute gutxienez 30 lagun hil dituztela Siriako Gobernuko segurtasun indarrek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.