siria

Siriako Gobernuko hainbat kideren aurkako zigor gehiago onartuko ditu EBk

Baxar al-Assad presidentearen hainbat senideren aktiboak ere izoztu egingo ditu Europako Batasunak, eta ezin izango dute EBn sartu.

2012ko martxoaren 21a
11:40
Entzun

Europako Batasunak Siriako Gobernuko hamabi buruzagiri eta Baxar al-Assad presidentearen hainbat senideri zigorrak ezarriko dizkie, gobernuaren eta oposizioaren arteko gatazkaren amaieran aurrerapenik izan ez dela eta. Hala jakinarazi dute Europako Batasuneko iturriek. 

Ordezkari horien aktiboak izoztuta geratuko dira, eta ezin izango dute Europako Batasunean sartu. Horiekin batera, Siriako Gobernuarekin lotura duten beste bi erakunderi ere zigorrak ezarriko dizkiete. Zigorrak jasoko dituztenen artean Al-Assaden emaztea dago. 

Europako Batasuneko Atzerri ministroek ostiralean onartuko dituzte zigor horiek, Bruselan. 

Azken neurri horiek kontuan hartu gabe, dagoeneko 115 ordezkariren aurkako neurriak hartu ditu EBk.

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.