Ekialde Hurbila

Siriako kurduen alderdi nagusiak Turkia geldiarazteko eskatu dio nazioarteari

Turkiako Gobernuak eta armadak bilera bat dute gaur, kurduen Afrin barrutiaren aurka erasoaldi bat egitea aztertzeko.

Erdogan Turkiako lehen ministroa, atzoko hitzaldian. TURKIAKO GOBERNUA
Berria
2018ko urtarrilaren 17a
12:42
Entzun

"Nazioarteari eskatzen diogu Afrinen bizi diren milioi biztanle baino gehiagorengatik ardura hartzeko", adierazi du PYD Batasun Demokratikoaren Alderdiak ohar batean. PYDek nahi du NBE Nazio Batuen Erakundeak Siriako kurduen administraziopean dauden lurraldeak "eremu seguru" izendatzea, Turkiaren inbasio bat eragozteko. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak atzo egin zion Afrin barrutiari azken mehatxua. AEBek joan den asteburuan jakinarazi zuten miliziano kurduak eta arabiarrak entrenatzen ari direla SDF Siriako Indar Demokratikoak koalizioak kontrolatzen duen eremuan 30.000 kideko "mugak zaintzeko indar bat" sortzeko. 

Turkiak esan du eragotzi egingo duela hori. Hulusi Akar Turkiako estatu nagusiko buruzagia Joseph Dunford AEBetako estatu nagusiko buruzagiarekin elkartu zen atzo, Bruselan. Gaur, Turkiako Gobernuarekin elkartuko da Akar, eta bilera hori amaitutakoan Ministroen Kontseilua elkartuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.