siria

Siriako ospitale batzuk "tortura gune" bihurtu direla salatu du NBEk

Agintariek medikuei eskatzen diete zauritutakoak "ez artatzeko", Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariaren arabera.

2012ko martxoaren 6a
16:03
Entzun

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak salatu du hainbat ospitale "istiluetan zauritutakoen tortura gune" bihurtu direla, eta horren inguruko frogak badituela.

Rupert Colville bozeramaileak esan du agintariek medikuei eskatzen dietela zauritutakoak "ez artatzeko eta ez sendatzeko".

Herritarrek egoera ezagutzen zutela eta, garajeetan, apartamentuetan eta bestelako eraikinetan artatzeko guneak sortu dituzte, Colvillen arabera.

"Badirudi segurtasun indarrek horietako gune batzuk aurkitu dituztela, eta horiek ere tortura gune bihurtu dituzte", gaineratu du.

Colvillek gogorarazi du "tortura ez dela berritasuna" Sirian. "Tratu txarrak, tortura psikologikoa, oinetatik zintzilikatzea eta konfinatzea ohikoak izan dira azken lau hamarkadetan", esan du. Tortura "sistematikoa" denean, "gizateriaren aurkako krimena" dela ohartarazi du.







 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.