Sirian aldaketarako unea heldu da, Mursiren arabera
DAMASKO. Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak Arabiar Ligari adierazi dio Sirian orain dela aldaketaren unea eta ezin dela «erreformak egiten denbora alferrik galdu». Arabiar Ligako Atzerri ministroen Kairoko bileran Mursik adierazi du Siriako egoera «esparru arabiarrean eta nazioarteko laguntzarekin» konpondu behar dela, eta ez esku hartze militarraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu