ProtestaK HERRIALDE ARABIARRETAN

Sirian armadak atzo gutxienez 22 pertsona hil zituela salatu dute

Zaurituak artatzen ari ziren ospitaletako batean soldaduak sartu direla ere salatu du giza eskubideen aldeko erakunde batek.

2011ko uztailaren 6a
11:59
Entzun

Siriako Giza Eskubideen Erakundeak jarakinarazi duenez, armadak atzo 22 pertsona hil zituen Hama hirian eta 80 zauritu zuen. Asteburuaz geroztik hiria kontrolpean hartu nahian dabil armada, eta soldaduak zibilak tirokatzen ari direla salatu dute.

Ammar Qurabi elkarte horretako kideak esan du zaurituetako zenbait larri daudela, eta hiriko ospitaletan artatu dituztela. Soldaduak ospital horietako batean sartu dela saladu du, hain zuzen, Al Hurani izenekoan.

Hamako bizilagun askok ihes egin dutela ere azaldu dute Al Salamijara eta Damaskora, Al Jazeerak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.