Tortura zantzu nabarmenak zituen Zainab al Hosni 18 urteko emakumezkoaren gorpuak haren familiak aurkitu zuenean. Poliziak atxilotu zuela uste du sendiak. AI Amnesty Internationalen arabera, azken hilabeteotan oposizioko hainbat kide hil ditu Poliziak atxilotu ostean.
Protesta jendetsuak egin zituzten, atzo, Bashar al Assaden aurka. Segurtasun indarrek negar gasekin eta tiroekin erantzun zuten, eta, gutxienez, hamahiru lagun hil zituzten.
EB Europako Batasunak, berriz, zigor neurri berriak onartu ditu; Siriako petrolio sektorean inbertsioak egitea debekatu du, besteak beste.
Protestak herrialde arabiarretan
Sirian atxilotutako jendea hil du Poliziak
Segurtasun indarrek hamahiru lagun hil dituzte, gutxienez; EBk zigor berriak onartu ditu Al Assaden aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu