Protestak herrialde arabiarretan

Sirian atzo gutxienez 24 pertsona hil zirela salatu du oposizioak

Al Asadek Hamango gobernadorea kargutik kendu du.

2011ko uztailaren 2a
16:14
Entzun

Siriako oposiziok gaur esan du atzo Bashar al Assad presidentearen aurkako protestatan 24 pertsona hil zirela herrialde osoan. Atzo hildakoak bederatzi zirela esan bazuten arren, gaur 24 hildakoen izen-abizenak jasotzen dituen zerrenda bat argitaratu dute; horietatik hamahiru Idleb probintzian hil dituzte, Turkiako mugatik gertu.

Atzo segurtasun indarreko kideek tiro egin zuten berriro manifestarien aurka hainbat hirietan. Protestak masiboak izan ziren Haman, Deraan eta Alepon. Horien ondorioz, Al Asadek Ahmed Jaled Abdelaziz Hamango gobernadorea kargutik kendu du. Protestak hasi zirenetik, 1.367 dira hil diren zibilak, eta 343 soldadu eta poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.