Sirian diren turkiarrei handik irteteko eskatu die Ankarak
Turkiako Gobernuak esan du Siriako gatazkak hartu duen bideak «segurtasunerako arrisku larriak» eragin dituela, eta bere herritarrei herrialde horretatik ateratzeko eskatu die. Horretaz gain, geroz eta siriar gehiagok Turkiako muga igarotzen dutela ikusita —egunero mila lagunek, Ankararen esanetan— mugaz gaindi segurtasun eremu bat ezartzeko aukeraz mintzatu da Recep Tayyip Erdogan lehen ministroa. Horretarako, Turkiako soldaduek Sirian sartu beharko lukete, eta erabakiak Baxar al-Assad presidentearen erregimenarekin sortuko lukeen gatazkaz ohartuta, «ikertu beharreko» erabakia dela adierazi du. Oraingoz iritsi diren errefuxiatuei laguntza emateko moduan direla dio Erdoganek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu