Protestak herrialde arabiarretan

Sirian gutxienez 30 lagun hil dituzte ortziraleko protestetan

Erregimenak kexa ofiziala helarazi dio Arabiar Ligari, oposizioarekin bilera bat egitea hitzartzegatik

Erredakzioa
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Iragan martxotik ia ortziralero bezala, Bashar al Assaden erregimenaren aurkakoak protestara atera ziren atzo errezoen ondoren, eta, oposizioaren arabera, estatuko indarrek gutxienez 30 lagun hil zituzten hainbat probintziatan. Herri Koordinaziorako Batzordeek diotenez, gehienak Turkiako mugako Idlib eskualdean hil zituzten; hamalau guztira. Erdialdeko Hama probintzian, berriz, sei herritar hil zituzten. Al Assadek informazioaren blokeoa ezarria du, eta datu horiek ezin dituzte berretsi nazioarteko erakundeek edo hedabideek.

Siriako Gobernuak, berriz, kexa formal bat helarazi dio Arabiar Ligari, erakunde horrek bilera egitea hitzartu duelako «bere burua oposiziotzat aldarrikatutakoekin». «Portaera arduragabea» izatea egotzi dio. Nabil al Arabi idazkari nagusiarekin bereziki haserre agertu da Damasko, bertzeak bertze, iragan hilaren 10ean Al Assadekin edukitako bileraren edukien berri emateagatik.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.