Sirian gutxienez beste 30 zibil hil ditu erregimenak
KAIRO. Siriako erregimenak bere estrategia ankerrari eusten dio. Atzo, gutxienez, beste 30 zibil hil zituen, tartean bost haur. Haman izan zen egoera gogorrena; setiatuta dagoen hiri horretan gutxienez 26 lagun hil zituzten. Turkiako mugatik 30 kilometrora dagoen beste hiri batean, berriz, lau lagun hil zituzten; oposizioaren arabera, frankotiratzaileek tirokatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu