Sirian gutxienez hogei lagun hil dituzte tiroz estatuko indarrek

Mendebaldean, Homs hirian, Poliziak hildako buruzagi tribal baten aldeko hileten ondoren lehertu dira istiluak

Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Homs hirian, Siriako mendebaldean, asteburuan gertatutako heriotza batek soka luzea ekarri du. Larunbatean buruzagi tribal bat polizia etxean hil zen astebete atxilotuta eman eta gero. Oposizioko ekintzaileek salatu dutenez, haren gorpuak tortura zantzuak zituen. Igandean milaka lagun agertu ziren haren hiletara, eta, ondoren, arrats osoan, Poliziarekin istilu larriak izan ziren. Ekintzaileen arabera, 20tik 30 lagun bitarte hil dituzte tiroz.

Gobernuak eta Sana agentzia ofizialak, baina, gertakarien inguruan bertzelako bertsioak eman dituzte. Agintariek diote talde armatu ezezagun batek lau zibil hil dituela, eta Sanak, berriz, polizia bat eta hiru erasotzaile armatu hil direla.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.