Protestak herrialde arabiarretan

Sirian hamar zibil hil dituzte segurtasun indarrek Hims hirian

Bart gauean hasi da armadaren erasoa, eta telefono zerbitzua eten dute. Atzo, beste bi lagunekin batera, manifestarien aurka tiro egiteari uko egin zion soldadu bat hil zuela armadak salatu du oposizioak.

2011ko irailaren 7a
19:37
Entzun

Sirian Bashar al Assad presidentearen errepresioak ez du etenik, eta azken orduetan hamar lagun hil dira Himsen. Segurtasun indarrek Jaled Ibn Walid maskitatik gertu tiro egin dute, Jaledia auzoan, eta gutxienez hamar pertsona hil dituzte. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez bart hasi ziren tiroak entzuten eta oraindik ere entzuten direla azaldu du.

Oposizioak, gainera, atzo beste hiru lagun hil zirela salatu du, horien artean Al Rastanen manifestarien kontra tiro egiteari uko egin zion soldadu bat.

Liga Arabiarreko idazkari Nabil al Arabi gaur Damaskora joatekoa zen, baina Siriako Gobernuak gaur bisita hori atzeratzeko eskatu dio "arrazoi objetiboengatik". Al Assadekin biltzekoa zen Al Arabi, eta Liga Arabiarrean egoera konpontzeko adostutako ekimena azaltzera da joatekoa.

Martxoan protestak hasi zirenetik gutxienez 2.035 zibil eta 477 soldadu hil dira Al Assaden erregimenaren aurkako protestatan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.