Siriako Sana albiste agentzi ofizialak jakinarazi duenez, polizia bat eta bi zibil hil dira Duma herrian izan den tiroketa batean. Sanaren arabera, zibilek ezustean harrapatu dituzte poliziak, armadako jantzia jantzita, eta erasoaren ostean izan den tiroketan hil dira hiruak.
Hildakoez gain hainbat lagun zauritu dira.