Sirian indarkeria dagoela aitortu du Arabiar Ligak
KAIRO. Nazioarteko behatzaileak Sirian izan arren indarkeria badagoela aitortu du Arabiar Ligak. Erakundearen misioari esker 3.484 preso kartzeletatik ateratzea eta tankeak hirietatik ateratzea lortu dutela adierazi du Nabil al-Arabi idazkari nagusiak. Dena den, eraikinen teilatuetan frankotiratzaileak daudela kritikatu du Arabiar Ligak, baita hilketak egiten dituztela ere. Atzo protestetan hogei lagun hil zituzten, gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu