Protestak herrialde arabiarretan

Siriari arma enbargoa ezarriko dio Europako Batasunak

Atzo 83 pertsona hil zituen erregimenak otoitzaren ondorengo protestetan.

2011ko apirilaren 30a
18:58
Entzun

Europako Batasunak arma enbargoa ezarriko dio Siriari. Atzo iluntzean akordiorako oinarri batean erabakitakoaren arabera, zibilen aurkako erasoak direla eta herrialde horri armak ez saltzea erabaki zuten hogeita zazpi herrialdetako ordezkariek. Gainera, neurri gehiago hartzea ere ez dute baztertu.

Nazio Batuen Erakundeak ere gogor kritikatu ditu atzo izan zen hildako kopurua, eta heriotzak argitzeko egiten ari den ikerketarekin kolaboratzeko eskatu dio Bashar al Assad presidenteari. Human Right Watch erakundeak berriro eskatu dio erregimenari errepresioa bertan behera uzteko.

Atzo otoitzaren ondorengo protestetan 83 pertsona hil zituztela salatu dute giza eskubideen aldeko ekintzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.