«Igandean Grezia aldatu egingo da. Atzean utziko ditugu beldurra eta segurtasunik eza», adierazi du Alexis Tsipras Sirizako buruak. Ziurtzat jo du igandeko legebiltzarrerako bozak irabaziko dituela, eta Europa osoan aldaketa eragingo duela esan du. Koalizioko ordezkariek diote Bruselak inposatutako neurritasun politiken arbuioa Europa osoan hedatzea eragingo dutela. Siriza da Grezia «krisi larritik» ateratzeko aukera bakarra, Tsiprasen esanetan.
ND Demokrazia Berria alderdiarekin parekatuta dago Siriza inkesta guztietan. Kontserbadoreek jarrera aldatu eta erreskate plana berriz negoziatzearen alde egin dute azken egunetan.
Sirizak dio Europa osoan eragingo duela aldaketa
Tsiprasek esan du Siriza aukera bakarra dela Grezia krisitik ateratzeko; NDrekin parekatuta dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu