SNC Siriako Kontseilu Nazionalak jakinarazi du bulego bat zabaldu duela herrialdearen iparraldean, Alepo hirian, herritarren beharrizanei erantzuna emateko helburuarekin. «Alepon askatutako eremuan dago bulegoa, eta aldiro-aldiro aldatzen dugu lekuz. Datozen egunetan SNCko hamar kide egongo dira han», azaldu du Ahmad Halabi SNCko bozeramaileak Turkiako Hurriyet egunkarian.
Oposizioko talde nagusia da SNC, eta egoitza atzerrian du, Londresen. Frantziako presidenteak trantsizio gobernua osatzeko eskatu dio aste honetan, zilegitasun osoa aitortuko diola aginduz. Bulegoan, Siriako Armada Askeko Alepoko buruzagiarekin bildu dira SNCko ordezkariak, eta elkarlana estutzea adostu dute bi aldeek, Halabiren arabera.
SNC oposizioko taldeak bulego bat ireki du herrialdearen iparraldean, Alepo hirian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu