SNC Siriako Kontseilu Nazionalak, oposizioko erakunde nagusietako batek, Bashar al Assaden erregimena erori ostean herrialdearen trantsizioa bideratzeko bide orria aurkeztu du, iragan astean Arabiar Ligak eginiko eskariari erantzunez. Bide orriaren arabera, behin-behineko gobernu batek gidatuko luke trantsizioa, nazioarteko gainbegiratzearekin. Urtebeteren buruan bozak egingo lituzkete konstituzio berria idatziko duen «batzar sortzailea» aukeratzeko, eta sei hilabete geroago gobernua osatzeko bozak egin nahi dituzte.
Bitartean, armadak gutxienez beste hamabost lagun hil ditu, gehienak Hims probintzian.
SNC Siriako oposizioak trantsiziorako bide orria aurkeztu du
Bashar al Assaden erregimenak gutxienez beste hamabost lagun hil ditu, gehienak Hims probintzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu