Soslaia. A. Lukaxenko

Sobietar aroko oinordekoa

2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Laugarren aldiz eman dute Bielorrusiako presidente gisa hautatutzat Aleksander Lukaxenko, Sobietar Batasun ohiko goi arduradun izana. Bielorrusiako SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko agintarien artean izendatu zuten, 1990ean. Hurrengo urtean, baina, SESB desegiteko prozesuan, estatu independente bihurtu zen Bielorrusia. Lukaxenko ez zen orduan boterearen maila gorenean, baina ustelkeria ikertzeko parlamentari batzorde baten buru egon zelarik, kargua baliatu zuen Bielorrusia independenteko lehen gobernuaren ustelkeria salatzeko. Jarrera horri esker, garaile irten zen 1994ko Presidentetzarako bozetan. Boterera iritsi orduko, aginte autokratiko bat eratzeari eta sendotzeari ekin zion, eta orduz geroz eginiko bozetan gailendu da beti; lehen txandan eta bozen %70 baino gehiagorekin. Europako azken diktadore izatearen fama eskuratu du horregatik, nahiz eta oraindik jarraitzaile ugari izan, egonkortasuna bermatzen duelakoan. Oposizioko indarrak azken urteotan ari dira apur bat garatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.