Hildako kopurua handia izateak AEBen erronkak aldatzea ekarri duela dio 'The Washington Post' egunkariak. Pentagonoak esan duenez, azken hildakoa gaur izan da. 130 Armadako Injeniarien Brigadako soldadu bat hil da. Oraindik ez dakite zehazki nola hil den. Agintariek esan dutenaren arabera, tiro bat jaso du soldaduak, baina tiro hori ez dute bere aurkariek egin. Egoera horren aurrean, ez dute alde batera uzten bere buruaz beste egin duenaren hipotesia.
Saddam Husseinen erregimena bertan behera utzi ondoren, erresistentzia gutxituko zela uste zuen Pentagonoak, eta modu horretara, ez zituztela hainbeste soldadu estatubatuar beharko Iraken. Erregimeneko partaide asko atxilotu dituzte, baina erresistentzia ez da gutxitu, gainera handitu egin dela esan daiteke. Iraken berreraikitze ekonomikoak uste zutena baino zailtasun handiagoak sortu ditu.
AEBek 148.000 soldadu dauzka Iraken. Hala ere, Pentagonoko buru Donald Rumsfeldek ez du uste nahikoak direnik, eta Aginte Zentralak tropa gehiago eskatzen baditu, Irakera soldadu gehiago bidaliko dituztela esan du.
Iraken inbasioaren ondorena
Soldadu estatubatuar gehiago hil dira gerra bukatu zenetik, gerran baino
George W.Bush AEBetako presidenteak gerra bukatu zela esan zuenetik, maiatzaren 1etik, soldadu estatubatuar gehiago hil dira gerrak iraun zuen hilabeteetan baino. Gerran, 138 soldadu estatubatuar hil ziren, eta maiatzaren 1etik gaur arte 139 soldadu hil dira. 'The Washington Post'-ek azaldu duenez, gerra garaian 115 soldadu borrokan hil ziren eta beste 23 istripuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu