Zaatarako kontrol gunean gertatu da tiroketa, Nablusen (Zisjordania). Soldadu israeldarrek tiroz hil dute 19 urteko palestinar bat. Armadako iturriek zabaldu dutenez, soldaduek gelditzeko agindu diote emakumeari, baina hark aurrera jarraitu du, eta labana bat atera; soldaduek tiroka erantzun diote.
Azken urtean 224 palestinar hil dituzte gaurkoaren antzeko gertakarietan. Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute palestinarrak "hiltzeko agindua" dutela militarrek.