Somaliako islamistek atzera egin dute Kismayu hiri garrantzitsuan

Amisom Afrikako Batasunaren erasoarekin amaitu da Al-Xabab taldearen bost urteko agintaldia

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
«Amisomen tropak [Afrikako Batasunaren Somaliako Misioarenak] arrakastaz sartu dira Kismayun». Herenegun eman zuen berria Afrikako Batasunaren indarren komandante Andrew Guttik. Kenyar soldaduek egin zuten lan hori; Muqdishoko Gobernuaren soldaduek lagundu zieten.

«Bart, bost urtetik gorako bidea egin ondoren, Kismayuko administrazio islamistak ateak itxi ditu», jakinarazi zuen atzo Al-Xabab milizia islamistak twitter bitartez. Miliziako eledunak «atzera egite taktiko» gisa aurkeztu zuen hiria uzteko erabakia: «Etsaiak oraindik ez dira sartu hirira. Sar daitezela; Kismayu borroka gune bihurtuko da laster».

Zalantzak hiriaren kontrolaz

Kontrajarriak ziruditen mezuen artean, eta atzoko egunak aurrera egin ahala, zenbait kazetarik baieztatu egin zuen Al-Xababekoen atzeratzea. Hiritarrak ez omen ziren ausartzen, hala ere, gune militarretara hurbiltzen, inguruetan minak egongo ote ziren beldurrez. Inork ez ei zekien noren esku zegoen hiriaren kontrola.

Somaliako Gobernuak presidente berria aukeratu zuen hilaren 10ean, baina Al-Xababek Somalia erdialdeko eta hegoaldeko eremu handiak kontrolatzen ditu oraindik ere. Kismayu, hain zuzen ere, hegoaldeko gune garrantzitsuenetako bat zuen, bertako itsas portua —Somaliako bigarrena— diru eta arma sarbide zuelako. «Musulmanen eta inbaditzaile fedegabeen arteko borroka gune» bihurtuko dela iragarri du talde islamistak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.