Alexandriako (Virginia, AEB) zelai batean izan da, Washington D. C.-tik gertu, han 07:20 zirenean. Alexandriako Poliziaren esanetan, AEBetako Kongresuko kideez osatutako beisbol talde bat jokatzen ari zen, eta pertsona bat tiroka hasi da. Poliziak ez du zehaztu zenbat biktima dauden, baina horietako batzuk ospitaleratu dituztela jakinarazi du.
Mikel Lee senatari errepublikanoa han zegoen, eta, haren arabera, aldakan tiro egin diote Scaliseri, baina onik aterako dela iruditzen zaio. Leeren hitzetan, tiroka hasi den pertsona hil dute. Poliziak dio, ordea, atxilotuta dagoela. Azkenean Donald Trump presidenteak berak baieztatu du ustezko erasotzailea hil egin dela zaurien ondorioz. 66 urteko gizonezko bat zen.
Kongresuko beste kide batek adierazi du 50 bat aldiz tiro egin duela erasotzaileak.