Strauss-Kahnek Dialloren aurkako salaketa jarri du

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
NEW YORK. Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohi Dominique Strauss-Kahnek salaketa jarri du New Yorkeko hoteleko langile Nafissatou Dialloren aurka, eta 784 milioi euro eskatu dizkio, «difamazioagatik» eta «gezurrezko salaketengatik». Diallok sexu erasoa leporatu zion Strauss-Kahni duela urtebete, baina epaiketak aske utzi zuen, «froga faltagatik». Orain, Strauss-Khanek salatu du Diallok lanbidea eta askatasuna «kendu» dizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.