Ekialde Hurbila

Su-etena bertan behera utzi dute Hamasek eta Jihad Islamikoak

Israelek Hamaseko buruzagi nagusietako bat , Ismail Abu Shanab, hil ostean, ekainaren 29an aldarrikatu zuten su-etena bertan behera utzi dutela jakinarazi dute Hamasek eta Jihad Islamikoak. Hamasek adierazi duenez, "Israelek hil du menia", hain zuzen ere, Abu Shanab eta haren bi bizkartzain asasinatu dituelako. Jihad Islamikoak bat egin du Hamasen iritziarekin.

2003ko abuztuaren 21a
19:10
Entzun
Unetik unera israeldar eta palestinarren arteko giroa gero eta gehiago ari dagaiztotzen. Asteartean militante palesltinar batek Jerusalemen hogei zibilen heriotza eragin zuen eraso suizida egin ondoren, Gaza eta Zisjordanian operaziomilitarrak eta "hilketa selektiboak" egiteari ekin dio gaur goizaldean Israelgo Armadak Ariel Sharonen Gobernuak aginduta. Operazio horietako batean, Abu Shanab Hamaseko buruzagi nagusietako bat eta haren bi bizkartzain hil ditu, misilekin bonbardatuta.

Albiste hori zabaldu eta lasterrera, iragan ekainaren 29an aldarrikatutako su-etena bertan behera lagatzen zuela jakinarazi du Hamasek; Jihad Islamikoak —egun berean aldarrikatu zuen menia— bat egin du Hamasekin.

Horrenbestez, AEBek, NBEk, Europako Batasunak eta Errusiak bultzatutako Errepide Mapa izeneko bake plana porrot egiteko arrisku bizian da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.