Ekialde Hurbila

Su-etenari eustea erabaki du Hamasek

Hamas Erresistentzia Islamikoko Mugimenduak israeldarren aurkako erasoak bertan behera uztea eta su-etenari eustea erabaki du. Atzo gauean PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Barne ministro Naser Jusefekin batzartu ostean hartu dute erabakia Hamaseko buruzagiek.

2005eko maiatzaren 21a
13:07
Entzun
Iragan martxoaren 17an Palestinako talde armatuek indarkeriazko ekintzak bertan behera uztea adostu zuten Mahmoud Abbas PANeko presidentearekin. Azken egnotan, ordea, menia haustear zela ematen zuen miliziek Israelen aurka zenbait eraso egin ondoren. Morteroak eta koheteak jaurtiz egin dituzte erasoetako gehienak.

Naser Jusef PANeko Barne ministroa Hamaseko buruzagiekn batzartu zen atzo gauean Gazan, eta bileraren ondoren, erasoak lagatzea eta su-etenari eustea erabaki zuen Hamasek. Talde armatuko buruzagiek Barne ministroari agertu zioten ez daudela ados Gazako zenbait herritako udal hauteskundeetako emaitzen baliogabetzearekin, eta, era berean, Israelek Hamaseko bi kide hil ondoren hasi zituztela beren erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.