KATALUNIA

Subiranotasun aitorpena adostu dute CiUk eta ERCk

Erabakitzeko eskubidea hauteskunde programan jasoa zuten alderdiei helarazi diete zirriborroa. Urtarrilaren 23ko osoko bilkuran onartuko dute adierazpena. PSCk iragarri du ezetz bozkatuko duela.

2013ko urtarrilaren 11
12:32
Entzun

Urtarrilaren 23ko osoko bilkuran onartuko duten subiranotasun aitorpenaren testua adostu dute ERCk eta CiUk. Bertan, "herrien autodeterminazio eskubidearen agerpen gisa, erabakitzeko eskubidea eta Katalunia Europako Batasuneko estatu berri moduan gauzatzeko borondatea" aldarrikatuko dute. Testuaren arabera, Katalunia "subjektu politiko eta juridiko subiranoa" da, eta,  horrez gain, "Kataluniako herriaren subiranotasun demokratikoa" jasotzen du adierazpenak.

Subiranotasun adierazpena zenbait printzipiotan oinarritzen da, CIUk eta ERCk adostutako zirriborroaren arabera: Kataluniaren subiranotasun legitimoa, gardentasuna, Espainiako Gobernuarekiko eta nazioarteko ordezkariekiko elkarrizketa eta legezkotasuna eta EBren oinarrizko printzipioak, dauden oinarri legalak erabilita.

Hauteskunde programan erabakitzeko eskubidea txertatu zuten beste alderdiei helarazi diete testua. PPC eta Ciutadans alderdiek ez dute zirriborroa jaso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.