Sudanen dozenaka emakume atxilotu dituzte
KHARTUM. Sudango Poliziak dozenaka emakume atxilotu zituen atzo euren eskubideen aldeko elkarretaratze batean. Interneten zabaldutako bideo batek eragin zuen protesta; bertan poliziek emakume bat jendaurrean nola jipoitzen duten ikusten da. Justizia Ministerioaren aurrean manifestatutako emakumeek umiliagarritzat jo dute ekintza hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu