mundua

Sudango armadak aitortu du Hego Sudango 900 soldadu baino gehiago hil dituela

Heglig inguruan erasoak izaten ari dira ostiraletik. Hego Sudanek nazioarteari esku hartzeko eskatu dio.

2012ko apirilaren 23a
17:52
Entzun

Sudango armadak gaur aitortu du Hego Sudango 938 soldadu hil dituela Heglig inguruan ostiraletik izaten ari diren erasoetan. Hegligen gaineko kontrola eskuratzeko lehian ari dira bi herrialdeak. 

Telebista kate ofizialari emandako adierazpenetan Kamal Abdel Maruf Sudango indar armatuen komandanteak azaldu du Hego Sudango armadako hainbat buruzagi atzeman dituztela. Omar Hasan al-Baxir Sudango presidenteak ingurua bisitatu du gaur.

Barnaba Marial Benjamin Hego Sudango Informazio ministroak salatu du hegazkinek "etengabe" bonbardatu dutela euren lurraldea. "Zergatik nazioarteak ez ditu geldiarazten?", esan du.

Gaur bonbardaketak izan dira Bentiu hirian, eta gutxienez hiru lagun hil ditu Sudango armadak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.