Mundua
Sudango hegazkinaren bahitzaileak bere burua entregatu du, bidaiariak aske utzi ondoren
Txadeko irrati sare publikoak jakinarazi duenez, Sudango hegazkin bat bahitu eta Ndjamenara, Txadeko hiriburura, joanarazi duen gizonezkoak bere burua Poliziaren esku utzi du. Gaur goizean Sudan West konpainiako Boeing 737 bat bahitu du, barruan 116 lagun zeramatzana. Sudan ekialdeko hiriburura zihoan hegazkin hori, baina Ndjamenara desbideratu du. Han lurreratzean, bidaiari guztiak aske utzi ditu, eta Poliziarekin negoziatu ondoren, bere burua entregatu du. Aipatutako iturrien arabera, Polizia bahitzailea galdekatzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu