59 urteko Rino Santillik(Italiako L'Aquila probintziako herri batekoa da) eguerdiko ordu bi eta erdiak aldera gainditu du San Pedro basilikako kupulako baranda, eta ingurukoei ohartarazi die bere burua botatzeko asmoa zuela.
Italiako telebistak segituan hasi dira gertakariaren irudiak ematen;amak ezagutu du Santilli eta hark eman dio Poliziari semearen nortasunaren berri. Ekintza horren bidez haur behartsuentzako umezurztegi bat irekitzeko dirua eskatu nahi zuen Santillik; zehatzago, Aita Santuari egin nahi zion eskaera gutun baten bidez.
Azkenean, suhiltzaileek gizonezkoa atzematea eta jaitsiaraztea lortu dute.
Amak agertu duenez arazo psikiatrikoak ditu.
Gertakaria
Suhiltzaileek jaitsiarazi egin dute San Pedroko kupulako suizida
Vatikanoko San Pedro basilikako kupulatik bere bura botako zuela esaten ari zen gizonezkoa harrapatu eta jaitsiarazi egin dute suhiltzaileek. Ekintza horren bidez umezurztegi bat irekitzeko dirua eskatu du; zehazki, Aita Santuari egin nahi zion eskaera gutun baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu